“Baliabide Didaktikoak Nanoteknolgiarako Bigarren Hezkuntzan” jardunaldia egin da BTEK, Teknolgiaren Interpretazio Zentroan

Bizkaia

Berritzegune Nagusiko Natura Zientzien aholkularitzak eta BTEKek antolatuta, Fisika-Kimikako eta Biologia-Geologiako irakasleek hartu dute parte

BTEK, Bizkaiko Teknologiaren Interpretazio Zentroak “Baliabide Didaktikoak Nanoteknologiarako Bigarren Hezkuntzan” izeneko jardunaldia hartu zuen joan den martxoaren 2an.

BTEKek eta Berritzegune Nagusiko Natura Zientzien aholkularitzak antolatuta, Euskadiko Fisika-Kimika eta Biologia-Geologiako irakaslegoari zuzendutako jardunaldi honek helburu hauek finkatu zituen:
– Nanozientziak eta nanoteknologiak curriculumean duten presentzia aztertzea.
– Nanoteknologia irakasteko baliabide didaktikoak proposatzea.
– Nanozientziaren eta nanoteknologiaren kontzeptu, printzipio, teoria eta gertaera nagusiak ulertzea.
– Nanozientzia eta nanoteknologiaren kontzeptu, printzipio, teoria eta gertaera nagusiak aplikatzea izaera kuantitatiboa eta kualitatiboa duten arazoak ebazteko. Nanozientzia eta nanoteknologiaren arloari dagozkion fisikako, kimikako eta biologiako arazoak antzematea eta aztertzea, haiek ebazteko galderak edo lan egokiak planteatzeko.

Helburu hauek kontutan hartuz, jardunaldiaren edukien artean azpimarratu behar dira: BTEK bisitatu eta espazio hori baliabide didaktiko gisa erabiltzea, Nanoteknologiaren gaineko unitate didaktikoa esperimentatzea eta Nanoteknologiaren integrazioa curriculumean.

Jardunaldi hau, Bizkaiko Teknologiaren Interpretazio Zentroa irakasleei zuzenduta egiten ari den prestakuntza ekintzen barruan kokatzen da.

Partekatu

Beste berri batzuk