Basque Cybersecurity Centre herri-proiektu bat da
Eusko Jaurlaritza dagoeneko ari da betetzen legealdi honetan zibersegurtasunerako zentro bat abian jartzeko hartu zuen konpromisoa; zentro horrek 4.0 Industriaren esparruko negozio-bide berri bat irekiko du euskal enpresentzat eta industriarentzat
Basque Cybersecurity Centre gertakari informatikoei erantzuteko 300 lantaldez osaturiko nazioarteko foro batean sartuko da
Estibaliz  Hernaezek,  Eusko  Jaurlaritzako  Teknologia,  Berrikuntza  eta  Lehiakortasun  sailburuordeak,  gaur  adierazi  du  “Zibersegurtasunerako  Euskal  Zentroa  herri-proiektu  bat  dela  eta  orobat  konpromiso  bat, Arabako Teknologi Parkean  kokatua, Eusko  Jaurlaritzak  legealdi  honetarako  hartu  zuena  eta  dagoeneko  betetzen  ari  dena”.  Hernaez  “Aplikazio  industrialetako  zibersegurtasuna:  egungo  egoera  eta  joerak”   jardunaldiaren  irekieran  izan  da.  Ekitaldi  hori  IK4  aliantza  teknologikoak  antolatu  du  eta  Orona  Fundazioan  egin  da,  Gipuzkoako  Zientzia  eta  Teknologia  Parkeak  Galarretan  duen  eraikinean.
Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko ordezkariak bere hitzaldian esan du Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren helburuetako bat dela “4.0 Industriaren esparruko negozio-bide berri bat irekitzea” euskal enpresa eta industriarentzat eta zibersegurtasuna sustatzea euskal enpresetan, funtsezko elementua delako kudeaketaren berrikuntzarako.