Basque Cybersecurity Centrek CERT markako homologazioa eskuratu du
Era horretako ekimenen partaide izateak helburu bikoitza du: euskal ekosistema gehiago babestea eta Euskadin eremu horretan egiten den guztia ezagutzera ematea
Aldi berean, BCSC ENISAren CSIRT mapan sartu da; hots, Europako zibersegurtasunaren agentzian
Zibersegurtasun Euskal Zentroa Carnegie Mellon-ek jada baimendutako zentroa da CERT (Computer Emergency Response Team edo Larrialdi Informatikoen aurreko Erantzun Ekipoa) marka erregistratua erabiltzeko.
Carnegie Mellon-en CERT Coordination Center (CERT/CC) 1988. urtean sortu zen “Morris” harra agertzearen ondorioz; hau da, historiako lehen har informatikoa, Internetera konektatutako 6.000 ordenagailu infektatu zituena, kopuru osoaren %10 inguru. Har horren sortzaileari, Robert Tappan Morrisi, hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, komunitateari 400 orduko zerbitzua ematera eta 10.050 dolarretako isuna ordaintzera zigortzearekin batera. Gertaera hura kudeatzeko, nazioarteko erakunde ezberdinek batera egin behar izan zuten lan, era horretako mehatxuei aurre egiteko modu koordinatuan lan egitea agerian geratuz, eraginkorragoak izateko eta indarrak ez bikoizteko helburuarekin.