Basque Health Cluster-a Dusseldorfeko MEDICA azokan izango da

Bizkaia

Basque Health Cluster-a (Osasun sektoreko euskal enpresen elkartea) munduko medikuntza-sektoreko azoka nagusira joango da Euskadiko 12 erakunderekin batera.

hBIC Bizkaia, BIC Gipuzkoa eta Invest in Basque Country-SPRI erakundeek, Fagor Healthcare, Fesia Technology, Gogoa, INYBI, Osasen Sensores eta Reiner Medical enpresek, Tecnalia eta IK4 Research Alliance teknologi zentroek eta Euskal Herriko Unibertsitateak beren gaitasunak, produktuen azken garapenak eta Euskadik eskaintzen dituen aukerak erakutsiko dituzte azoka-esparruko 16. pabilioiko B31 erakustoki taldekatuan.

Nazioarteko medikuntza-industriaren elkargune horretaz baliatuz, azaroaren 13an –asteartea–, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáez andreak “Basque Country opportunities for the Medical Device sector” (euskaraz, Euskadik medikuntza-gailuen sektorerako eskaintzen dituen aukerak) izeneko jardunaldiari hasiera emango dio. Jardunaldi hori Dusseldorfeko CCD Süd Biltzar Zentroko 2. solairuko 28. aretoan izango da, 11:00etatik aurrera, hain zuzen, euskal ekosistemak medikuntza-gailuen sektoreko enpresak garatzeko aukera anitz eskaintzen dituen lurraldea dela jakinarazteko.

Partekatu

Beste berri batzuk