“Basque Industry 4.0. The Meeting Point” azaroaren 26an, Bilboko Euskalduna Jauregian
Euskadin 4.0 Industriaren arloan erreferentziazkoa den ekitaldi horrek bere 5. edizioa beteko du.
“Basque Industry 4.0” Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRI Taldearen bitartez antolatzen duen ekitaldi bat da, eta 4. iraultza industrialean funtsezkoak diren enpresa, kluster, teknologia-zentro eta unibertsitateen eskutik garatzen da.
Kongresuan osoko bilkurak eta aldibereko saioak egingo dira, erakusketa-gune zabal bat egongo da 4.0 teknologiak eskaintzen dituzten enpresentzat, beste gune bat tailerrentzat, 4.0 industriarako konponbideen “gamifikazioarekin” esperimentatzeko txoko bat eta gune berezi bat Bind 4.0 startup-azeleragailuarentzat.
Izena emateko epea zabalik dago https://eventos.spri.eus/basque-industry-the-meeting-point-2018/ webgunean
Bilboko Euskalduna Jauregiak “Basque Industry 4.0. The Meeting Point” ekitaldia ostatatuko du datorren azaroaren 26an. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bitartez antolatzen duen jardunaldi horrek, 4.0 Industriako erreferente denak Euskadin, bere bosgarren edizioa beteko du aurten. Jardunaldi horretara bildutako enpresek, klusterrek, teknologia-zentroek eta unibertsitateek 4. iraultza industrialari buruz eztabaidatuko dute eta, gainera, sustapen-lana egingo da informazio teknologia berriak produkzio prozesuetan txertatzeko.
Parte-hartzea hazi egin delarik ediziorik edizio, urteroko hitzordu hau topagune bihurtu da bertara biltzen diren iraultza industrial berriaren protagonista guztientzat, gainera, aukera ematen zaio Euskadiri erreferentziazko eskualde bezala finkatzeko mundu mailan, teknologia berriek fabrikazio-prozesuetarako dituzten potentzialtasunak aprobetxatzeari dagokionean.
Digitalizazioranzko lasterketaren buruan dauden Euskadiko enpresa industrialek 4. iraultza industrialari buruzko gakoak azalduko dizkigute “Basque Industry 4.0. The Meeting Point 2018” ekitaldian. Jardunaldian eskaintza zabala dago: lehen mailako hitzaldiak, kasuen aurkezpenak, tailerrak, elkarrizketak, mahai-inguruak, erakusketa eta demostrazio-gunea.