BCAM, ikerketa matematikoko euskal zentro berria, behin-behinean kokatuko da Zamudioko Teknologia Parkean
Atzo jendaurrean aurkeztu zen Matematika Aplikatuetarako Euskal Zentroak (BCAM) erronka matematikoen abangoardian kokatzeko eta karrera ikertzaileen garapenerako erreferentziako zentro gisa eratzeko asmoa du. Aipatu zentroa, Zientziarako Euskal Fundazioak (Ikerbasque) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sustatutakoa, behin-behinean kokatuko da Zamudioko Teknologia Parkean eta, geroago, EHUko Teknologia eta Zientzia Parkera lekualdatuko da Leioako campus bizkaitarrean. BCAM ekuazioak deribatu partzialetan ikertzen eta aztertzen, zenbaki-analisian, kontrolerako eta optimizaziorako diziplinetan, multifisikan eta inbertsioan espezializatuko da eta baita sareko komunikazio-sistemak aztertzen, diseinatzen eta kontrolatzen ere.