BCAREk webgune berria estreinatu du, bere zerbitzu aurreratuak energiaren biltegiratze industriara hurbiltzeko

Albisteak, Araba

BCARE enpresak, CIC energiGUNEn sortutako lehenbiziko spin off-ak, ISO 9001:2015 homologazioa jaso berri du

Webguneak, biltegiratze sistemei buruzko ezagutza beraien jarduera arlo horretan aurrera eramateko interesa duten enpresei modu praktikoan transmititzeko bide zuzena bilakatu nahi du

BCAREk, energiaren biltegiratzeari dagokionez industriari balio erantsia duten zerbitzuak eskaintzeko CIC EnergiGUNEtik sortutako spin off-ak, webgune berria jarri du martxan, ezagutza bikainaren eta merkatuaren arteko transmisio kanal zuzena bilakatzeko xedez. Webgunearen helbidea www.bcaremb.com da.

Plataformak oso diseinu dinamikoa eta ikusgarria du, modu intuitiboan sartu ahal izateko Javier Olarte buru den taldeak asmatutako soluzio integralen katalogora. BCAREk eskaintzen dituen zerbitzuek sektoreko balio kate osoa hartzen dute, energiaren etorkizuneko biltegiratzean bateriak eta kondentsadoreak funtsezko elementuak izango direla kontuan izanda.

Webgune berriaren helburu nagusia BCAREk enpresetarako aliatu estrategiko gisa betetzen duen lekua finkatzea eta baterien osasun egoerari buruzko aholkulari teknikoa eta integrala bilakatzea da. Horrela, ondoan egote zerbitzua eskainiko du, horien etapa guztiak betez, sortzen direnetik bizitzaren amaierara. Horrela, BCARE lanean ari da jada sektorean puntakoak diren enpresa ezagunekin, Iberdrolarekin, Accionarekin, Siemens-Gamesarekin edo Volvorekin, besteak beste. Halaber, BCAREk hazten jarraitu nahi du, mugikortasunaren alorrean eta merkatu estatikoan.

Horrez gain, webgunean beste zerbitzu batzuk ere eskainiko dira: azterketa eta laguntasuna baterien teknologia komertzialen aukeraketan, kimika ezagupenetan oinarrituta; baterien portaerari buruzko prebentzio diagnostikoa; eta erabiltzen ari diren baterien bizi itxaropenaren eta errendimenduaren azterketa, diagnostikoa eta aholkularitza.

Hirugarren parte gisa auditoretzak egitea ere eskatu ahal izango da; biltegi soluzio berrien ebaluazio tekniko-ekonomikoak; eta bateriaren akatsaren zergatien post-mortem azterketak. Azken zerbitzu hori balio bereziko alderdia da enpresentzat, BCAREk, CIC energiGUNEn gauzatutako lan aitzindariaren euskarria baitu.

ISO 9001:2015 homologazioa

Beste alde batetik, kalitate, entrega epe eta zerbitzu maila arloetako estandarrei dagokienez erakunde bikain gisa egiaztatzen duen ISO 9001:2015 homologazioa jaso berri du BCAREk. Ildo horretan, ISO 9001:2015 ziurtagiriarekin eta webgune berria martxan jartzearekin batera, BCAREk berretsi egiten du sortutako ezagutza eta industriara transferitzea balioan jartzearen aldeko apustua, modu horretara balio erantsiko zerbitzuak eskainiz baterien eta kondentsadoreen osasunaren diagnostikoan eta aurreikuspenean.

Partekatu

Beste berri batzuk