BCBL-k klinika berria zabalduko du hizkuntza nahasteen diagnostiko aurreratua egiteko
Datorren astelehenean, urriak 15, Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroak Neure Clinic izeneko klinika zabalduko du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean hizkuntza nahasteak aldez aurretik diagnostikatzeko.
Lehenengo aldia da ikerketa- eta bikaintasun-zentro batek mota honetako klinika bat sustatzen duela Euskadin, dislexia, adierazpen hizkuntzaren arazo espezifikoa (AHAE) eta afasiaren inguruko nahasteen diagnostiko zehatza eskaintzeko funtsezko xedearekin.
Inaugurazio-ekitaldian BCBL zein Neure Clinic-eko ordezkariek parte hartuko dute, Cristina Uriarte (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua) eta Ainhoa Aizpururekin (Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Foru Diputatua) batera. Horiez gain, BCBL-ko fundatzaileen eta hizkuntza nahasteak dituzten umeen elkarteen bozeramaileak ere egongo dira.