BCBLek Marie Curie programako bost ikertzaile erakarri ditu

Gipuzkoa

BCBL InstalacionesBasque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak iragarri duenez, Europako Batzordeak zientzialarien nazioarteko mugikortasuna sustatzeko bultzatu duen Marie Skłodowska-Curie programako bost ikertzaile erakarri ditu.

Zientzialari hauen etorrerari esker, euskal ikerketa-zentroak, neurozientzia arloan nahiz elebitasunak garunaren funtzioan duen inpaktua zehazteko edota dislexia eta autismoa bezalako gaitzak hobeto ulertzeko abian dituen ikerketa-ildoak indartu ahal izango ditu.

Ikertzaileek 2015 eta 2016 urteen artean hasiko dituzte euskal zentroan gauzatu beharreko proiektuak. Gainera, bi urte eta 838.644 euroko guztizko diru-kopurua izango dute beren ekimenak aurrera atera eta BCBLren espezializazio-esparruari dagokion garun-funtzioaren eta hizkuntzaren arteko harremanei buruzko ezagutza neurozientifikoan sakontzen laguntzeko.

2014ko deialdiari dagozkio ikerkuntza arloko espainiar erakundeek eta ikerketa-zentroek aukeratu dituzten 114 doktoreak, eta horietako bost euskal zentrora etorriko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk