BeParke Klubako kirol eskaintzaren izen-emateak irekiak daude jarduera fisikoa Parkean aktibatu ahal izateko
BeParke Klubaren kirol eskaintza lurralde guztietara iritsi da, gustu guztietarako aukerekin: running, padel, golf eta online entrenamendu planak. Maiatzetik ekaineraarte, gozatu jarduera fisikoa sustatzeko diseinatu diren jarduerez
Udaberri honetarako kirol esperientziak eskaintzen ditu BeParke Klubak, maiatzetik ekainera bitartean lurralde guztietan eskuragarri egongo direnak. Hainbat aukera daude, eta gustu eta egoera fisiko maila guztiak asetzeko diseinatuta daude.
Running
Bi hilabetez ordubeteko saioak Parkeko campusen inguruan, aire freskoa arnasten den bitartean korrika egin norberaren erresistentzia eta sendotasuna probatzeko. Maila guztiak dira egokiak jarduera honetan, bakoitzak bere erritmoan eta distantzian egitea eskatzen baitu.
Araba: maiatzaren 7tik uztailaren 11ra Parke Kafetegiko sarreran
Bizkaia: maiatzaren 7tik uztailaren 11ra Zamudioko kiroldegiko sarreran
Gipuzkoa: maiatzaren 8tik uztailaren 12ra, A22 eraikin berriko aldagelen aurrean
Padel txapelketa
Probintzia bakoitzean putzu estiloko padel-txapelketa egingo da. Formatu horretan jokalariek partida laburrak jokatuko dituzte etenik gabe, bi orduz eta parte hartzen duten bikote guztien aurka. Modalitate honetan pista nagusi bat dago, erabiltzen ari diren guztien artean, eta horrek erabakiko du zein den txapelketaren irabazlea. Jokatutako partidaren emaitzaren arabera, pista horretatik hurbildu edo urrundu egingo da; emaitza aldekoa bada, pista bat igoko dugu, eta kontrakoa bada, helburua urrundu egingo da. Jomuga partida guztiak irabaztea da, txapelketa irabazi ahal izateko.
Araba: maiatzaren 25ean Padel Norteko pistan
Bizkaia: maiatzaren 27an Padel Derio Cluben
Gipuzkoa: maiatzaren 18an, Padel 21ean, Astigarragan.
Golfa
Golfaren hastapen-ikastaroaren bidez oinarriak ezagutu, teknika hobetu eta gorputza trebatuz kirol honen inguruan gehiago jakiteko aukera izango da. Golfa edozein zelaitan praktikatzeko beharrezkoa den handicap-a ere lortuko da. Helburua kirol honen jardunbide egokietan trebatzea izango da, praktikatzen gozatu ahal izateko.
Bizkaia: maiatzaren 16tik ekainaren 13ra, Derio Golf
Online entrenamendu planak
Erosotasuna eta beren kabuz lan egitea nahiago dutenentzat, online entrenamendu plana eskuratzeko aukera dago. Aukera ezberdinak daude; triatloia, running, igeriketa eta txirrindularitza denak distantzia eta intentsitate ezberdinetan. Helburua bete ahal izateko, erabiltzaileak txosten bat jasoko du azalpenekin eta 15 asterako entrenamendu planteamenduarekin.
Izen-emateak irekita daude (LINK) eta kluba@parke.eus helbidean edozein zalantza edo iradokizuni erantzungo zaio.