Bernabé Unda sailburuak Senatuaren Industria Batzordeko kideak jasoko ditu Euskadiko zenbait teknologia-instalaziotara bi egunetan egitekoa den bisitan

Araba

Bernabé Unda jaunak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Senatuaren Industria Batzordeko kideak jasoko ditu bihar, otsailaren 1ean, Euskadiko zenbait teknologia-instalaziotara bi egunetan egin behar duten bisita-dela-eta

Programan, Senatuaren Batzordeko 13 kideek Arabako Teknologia-Parkera joateko asmoa dute gaur. Bertan, abian jarri berri diren zenbait eraikin ikusiko dituzte, esaterako, Tecnalia-Euve zentro teknologikoa, edo E8 eraikina, gutxi barru inauguratuko dena.

Arratsaldean, Batzordeko kideek Santa Maria Katedrala bisitatuko dute, atariko polikromia berritzaileak barne. Astezkenean, senadoreak Gipuzkoara abiatuko dira Mondragon Corporación sozietatearen instalazioak bisitatzeko, adibidez, Ikerlan zentro teknologikoaren egoitza.

Bisitaren berri ematen interesa duten komunikabideek aukera izango dute irudiak hartzeko sailburuak Senatuaren Industria Barzordekideei egingo dien harrera-ekitaldian 13:00etan, Arabako Teknologia Parkearen erdiguneko eraikinean

Partekatu

Beste berri batzuk