Berrikuntza galdaketa sektorean energia aurrezteko

Araba

Tecnalia korporazio teknologikoak, energia kontsumoa murrizteko aukera luzatzen duen klabe gabeko galdaketa-labeentzako sistema bat garatu du

tecnalia-1 - copiaMetala bihurtzera dedikatutako industriak, baliabide elektriko andana darabil. Kontsumoa murriztu eta produkzio iraunkorrago eta lehiakorrago baterako bidean aurrera egitearren, Tecnalia korporazio teknologikoak, klabe gabeko galdaketa labeetarako sistema bat garatu du.

Garapen honek, airearen bitartez energia garraiatzeko gai da, galdatutako piezen prozesuko energiaren %25 baino gehiago aurrezteko xedea duen akoplamendu induktiboko soluzio batez baliatuta, eta honela, produktibitatea hobetu eta ingurumenaren gaineko eragina eta kostuak murrizten direlarik.

Froga-aldian dagoen labe berria, 180 kilo altzairu zein burdin galdatzeko gai den prototipo erdi-industriala da. Soluzio hau, mundu mailan galdatutako metalaren %90a baino gehiago suposatzen duten hiru aleazioetan oinarritzera bideratuta dago: burdinean, altzairuan eta aluminioan.

Wireles sistema prozesuak maila gorenera malgutzeko pentsatuta dago eta fabrika konplexu eta lan bolumenean aldagarritasun handiko banaketa doikuntza ahalbidetzen du.

Garapen hau, FP7 programak babestutako Europako New Induction Wireless Manufacturing Efficient Process for Energy Intensive Industries (NIWE) proiektuan kokatuta dago.

Partekatu

Beste berri batzuk