Berrikuntza Urteak sektore guztiek parte hartzea lortu du
Berrikuntza Euskadiko bigarren eraldaketa ekonomiko garrantzitsuenaren eragile bihurtzea. Asmo honekin, autonomia erkidegoak Berrikuntza Urtea izendatu zuen 2008a, hots, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak sortutako eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, koordinatutako ekimena. Horren arduradunek beren buruak zoriondu dituzte zituzten helburuak lortzeagatik; izan ere, helburuok berrikuntzaren kultura eta errealitatea zabaltzean eta hedatzean datzate eta, batez ere, agente ekonomiko, sozial eta kultural guztiak mugiaraztean. Innobasquen ekintza-multzoa enpresa-sareari, eremu akademikoari, osasun-sektoreari eta telekomunikazioei zuzenduta egon da, baina ikasleei, familiei eta haurrei ere bai. Hori guztia, Innobasqueko presidenteak, Pedro Luis Uriartek, aipatu duen moduan, Euskadi Europako berrikuntzaren abangoardian kokatzeko xedearekin.