Berrikuntzaren Euskal Funtsak I+G transferentziari dagozkion 86 milioi euroak jaso ditu
Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek, euskal unibertsitateek, Zientziarako Fundazioak (Ikerbasque) eta Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatzen duten Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak erabaki zuen atzo I+G+B transferentziari dagozkion funtsak barneratzea. Horrek urtero 85,9 milioiko ekarpena dakar Euskadin zientzia, teknologia eta berrikuntza garatzeko. I+G+B politiken transferentzia iazko urrian adostu zen estatuko gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean; horren truke, EAJk estatuko aurrekontuen proiekturako babes parlamentarioa eman zuen.