Beste eraikin bat egingo da Gipuzkoako Parkean

Gipuzkoa

Datorren urtarrilean, Miramon campuseko (Donostia) eraikin berria egiten hasiko dira eta egikaritze-epea 20 hilabetekoa izango da

INFOGRAFIAMRAMONA2111082016Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak beste eraikin bat izango du hemendik aurrera, alegia, Donostiako Miramon campuseko A.2.1 lursailak hartuko duen eraikin enblematikoa. Horrenbestez, Parkeari egindako eskakizunei erantzungo zaie eta, gainera, Parkeak hedatzen jarraituko du. 2017ko hasieran ekingo zaie obrei eta 20 hilabeteko epean amaituko dira.

4.500 metro koadroko azalera erabilgarriari esker, funtzionala izateaz gain, eraikuntza Gipuzkoako Parkearen zati izango da eta bertako ezaugarriak sustatuko ditu.

Eraikinaren fatxada bikoitzak aukera emango du barrualdearen ñabardurak ikusteko, baina, aldi berean, intimitatea ere gordeko da. Barruko patioek kontaktu zuzenagoa izango dute kanpoaldearekin, besteak beste, aireztapen naturalari eta lorategidun plataformek eskaintzen duten ikuspegiari esker. Instalazio berriak egitura hau izango du: beheko solairua, bigarren eta hirugarren solairua eta solairu estalia. Behealdeko eremua aurreindustriarako erabiliko da; lehengo eta bigarren solairuetan, bestalde, gune progresiboak egongo dira, 100 eta 250 metro koadro artekoak. Azkenik, barne- zein kanpo-erabilerarako zerbitzu komunak egongo dira solairu estalian.

Partekatu

Beste berri batzuk