Bi enpresa berri aurkeztu dira Parkean

Gipuzkoa

Blue Agro eta Pernod Ricard Winemakers aurkeztu dira ParkeanEnpresa berrien harrera eta aurkezpen ekitaldia egin du gaur goizean Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak, bere eraikin nagusiko areto digitalean. Blue Agro eta Pernod Ricard konpainiak izan dira gaur aurkeztu direnak.

Jose Miguel Corres, Parkeko presidentearen ongietorriaren ostean, Santiago Cenoz eta Markel Osa, Blue Agro konpainiakoak eta Gabriel Egaña eta Raquel Valentín, Pernod Ricard enpresakoak izan dira hitza hartu dutenak, aurkezpenak egiteko.

Blue Agroren jardueraren ardatz nagusia nekazaritzarako ongarritzeko produktuen ikerketa, garapena eta merkaturatzea da, baita abeltzantzarako xukagarriak ere prozesu bioteknologikoetan oinarrituak. Blue Agrok bi arlo ditu: Blue Agro Bio Science eta Blue Agro Chemicals.

Pernod Ricard Winemakers konpainia berriz, Pernod Ricard taldearen barruan dago, Espainian kalitatezko ardoen elaborazio, merkaturatze eta esportazioan lehena da eta oso ospetsua nazioartean. Enpresaren egoitza nagusia ezarri da Miramonen, bulego korporatiboekin batera, I+G+b ildo estrategikoen definizio eta erabakitze zentroa ere hartzen dituelarik.

Hainbat enpresa eta zentro teknologikotako 30en bat lagunek hartu dute parte gaur egindako aurkezpenean.

Partekatu

Beste berri batzuk