Bi lagunentzako helikopteroaren aurkezpenaren agertoki izan da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea
- Aeris Naviter enpresak europar merkaturako berariaz diseinatutako helikopteroa de “Spirit Tamdem”.
Aeris Naviter konpainiak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea aukeratu du “Spirit Tamdem” helikopteroaren aurkezpena egiteko; bi lagunentzako aparatua da, europar merkaturako berariaz diseinatua Cicaré Helicópteros argentinar enpresarekin lankidetzan. Aeris Naviterek Spri, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostia Sustapenaren laguntza izan du proiektua garatzeko. Azpimarratzekoa da helikoptero hau bere kategorian ziurtagiria duen lehen aerontzia dela; izan ere, konpainiak 2012.urtean lortu baitzuen Frantziako hegazkintza zibilaren Zuzendaritza Orokorraren ziurtagiri seriatua.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza soziala duen Aeris Naviter konpainia 2007.urtean sortu zen, aeronautikako atal desberdinetako profesionalak bilduz: hegaldia, diseinua, rotodinamika, propulsioa, ekoizpena, etabar. Bere sorreratik rotodinamikari buruzko hainbat ikerketa proiektu garatu ditu eta 2010.urtean Cicaré Helicópteros enpresarekin hasi zen lanean Miramonen aurkeztutako helikopteroaren garapenean.
Egun, helikoptero honen %65 Billabonan egiten da, baina helburua, epe ertainean, aparatu osoa hemen ekoiztea da. Aeris Naviterek baditu etorkizuneko beste erronka batzuk ere, besteak beste merkaturatzea handitzea, teknologi garapena sustatzea eta aerontzi handiago bat ekoiztera bideratzea.