BIO 7000, Biolanen analisi.gailu berritzailea, eramangarria, moldakorra eta adimenduna, kontrol analitikoa irauliko duena

Albisteak, Bizkaia

Neurgailu eredu berria BIOLANek  eraldaketa digitalera bideratutako produktuen portfolioan integratzen da

Ekipoaren eramangarritasunak eta erabilerraztasunak balio-kateko edozein puntutan kontrol analitikoa edukitzeko aukera zabaltzen du

BIOLANek BIO 7000 biosentsore berria merkaturatu du. Euskal konpainia bioteknologiaren teknologia analitiko sendoari eta ziurtatuari tresna digitalizatu baten abantailak gehitu zaizkio ,konektibitatea duen tresna bat merkaturatuz. Produktu-lerro berri honek, transformazio digitalean ekarpen garrantzitsua egiten dio elikadura eta osasun balio-kate guztiari, monitorizazio analitiko adimenduna eta integrala bermatuz.

Gaur egun, sektore ekonomiko bakar batek ere ez dio ihes egingo eraldaketa digitalaren prozesu saihestezinari. Elikagaien industria ez da aldaketa handietatik at bizi, eta bere lehiakortasunari eta kalitate mailari eusteko egokitzen saiatzen da.

Eraldaketa digitalaren ondorioz, BIO 7000 bezalako ekipo disruptiboak garatzearen aldeko apustua egin du BIOLANek.  Gailu berria, eramangarria, moldakorra  eta konektibitatez hornitutako biosentsoreen belaunaldi berri bati dagokio, zein prozesu analitikoaren monitorizazio integrala eskaintzeko garatu da. Izan ere, aukera ematen du  emaitzak modu aurreratuan bistaratzeko, datuak hodeian biltegiratzeko baita datuen kudeaketa adimendua egiteko ere. Honek balio-kate osoan zehar produktuaren trazabilitatea edukitzea ahalbidetzen du ondorengo sektoreetan: arrantzan, esnean, enologian eta krustazeoetan.

BIO 7000 biosentsorea, bere eramangarritasunagatik eta erabiltzeko erraztasunagatik bereizten da. Horrek, laborantza-, harrapaketa-, ekoizpen- edo eraldaketa-prozesuko edozein puntutan, banaketan, salmenta-puntuetan eta abarretan neurtzea ahalbidetzen du, kontrol eta monitorizazio analitikoa lehen pentsaezinak ziren lekuetaraino eramanda.

Beraz, BIO 7000 biosentsorearen  berrikuntza interesgarrienak ondorengo   hauek dira: a) diseinu berritua, autonomia, eramangarritasuna eta arintasuna ematen dituena; b) analisien emaitza optimizatzen duten aldez aurreko biotest kalibratuak; eta, c) BIOLANglobal plataformarako sarbidea, konexioa duen edozein gailutatik eskuragarri, zeinen bidez erabiltzaileak, besteak beste, honako hauek egin baititzake: emaitzak ikusi eta deskargatu, kudeaketa-kontrolatu, instalazio ezberdinetako analisiak berrikusi eta alerta ezberdinak konfiguratu.

BIOLANek elikagai-industriari laguntzen dio digitalizazio-prozesuan, metodo adimentsuago eta konektatuagoetarantz aurrera egin dezan. Erabakiak azkarrago, zehatzago eta modu objektiboagoan hartzeko eta lehiakortasuna, kalitatea eta errentagarritasuna areagotzeko. BIOLANek bere bezeroen behar eta eskakizunetara egokituz proiektuetan lan egiteko gaitasuna du. Horri esker, elikadura-kontrolaren monitorizazioaren arloan zerbitzu integrala eta pertsonalizatua eskaintzen duen enpresa da.

Partekatu

Beste berri batzuk