BioDonostia eta CIDETEC-IK4 Ikerketa Zentroek ikerketa bateratuak egingo dituzte biomedikuntza alorrean

 

Ikerketa biomedikuak bere barne hartzen du osasun-zientzien azterketa eta ikerketa.

 

BioDonostia, Osasun Ikerketarako Institutuak eta Donostiako Teknologia Parkean kokatutako CIDETEC-IK4 Zentro Teknologikoak lankidetza hitzarmena sinatu dute ikerketak, lan-taldeak eta instalazioak partekatzeko. BioDonostiaren hurrengo Kontseiluan berretsiko duten hitzarmen honen helburua da biomedikuntza alorrean ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzea.

Ikerketa biomedikuak bere barne hartzen du osasun-zientzien azterketa eta ikerketa. Biomedikuntzak, bestek beste, botika berriak sortzea ahalbidetzen du, baita mekanismo fisiopatologikoen maila molekularra ulertzea ere…gaixotasunen tratamenduan eta diagnostikoan erabiltzen diren medioak hain zuzen ere.