BIOLAN taldeak DNA DATA enpresa biomedika integratu du bere taldean, osasunaren sektorearen aldeko apustua eta bere negozioaren hedapena indartuz

Albisteak, Bizkaia, Gipuzkoa

Diagnostiko genetikoan espezializatutako balio handiko enpresak bere langile taldea sendotuko du, eta instalazioak handituko ditu Eskadiko Parke Teknologikoen Donostia-San Sebastián  Campusean  

BIOLANek, eragiketa honi esker, osasunaren diagnostikoaren esparruan duen lidergoa eta bere gaitasun teknologiko espezializatuak indartzen ditu.

 

Urtarrilean, Eskadiko Parke Teknologikoen Donostia-San Sebastián  Campusean  kokatzen den DNA Data enpresa biomedikoa BIOLAN taldean integratu da, elikaduraren eta osasunaren diagnostikoan espezializatua dagoen taldea. BIOLAN Microbiosensores Zamudion kokatutako enpresa bioteknologikoak egindako eragiketa honek, 2021eko uztailean hasitako kapital-erosketaren burutzea dakar. Erosketa honen ondorioz taldearen negozioaren hedatzea eta sendotzea ahalbideratuko da.

DNA Data jatorri genetikoko gaixotasunak diagnostikatzeko azterketa genetikoak eta biologikoak egiten espezializatutako enpresa biomedikoa da. Haren jarduera-eremua edozein medikuntza-diziplinatara bideratuta dago, eta, horretarako, biomedikuntzaren esparruan teknologia berrien ikerketan, garapenean eta aplikazioan jarduten du. Orientazio kliniko horrek DNA Datari diagnostikora eta patologien prebentziora bideratutako azterketa genetikoak egiteko aukera ematen dio, espezializazio handiarekin, eta horrek bere bezero-sarean sare publikoko eta pribatuko ospitale handiak edukitzeko aukera ematen dio estatu mailan.

BIOLAN munduko liderra da elikagaien sektoreari aplikatutako biosentsorikan, eta, horren ondorioz, bere teknologia osasun sektorera zabaldu du, BIOLAN Health dibisioaren bidez. BIOLANek bere produktu propioak garatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, I+Garen eta etengabeko berrikuntzaren alde egindako apustuaren ondorioz. Horri esker, bere eskaintza 60 herrialde baino gehiagotara zabaltzea ahalbideratu du, % 82ko esportazio-tasari eutsiz. Azken urteetan negozioaren jarraitutako hazkunde handia izan du, 2022a fakturazioa % 12ko hazkundearekin itxi bait du.

BIOLAN Taldeak DNA Datan egiten duen apustua, Miramongo Parkean bertan instalazioak handitzeko baliabideetan inbertsio handia egitean datza, baita ekipamendu tekniko espezializatuak eta negozioaren hedapena bermatuko duten beharrezko profil profesionalak gehitzean ere. Ibilbide berri horretan, DNA Dataren Zuzendaritza Nagusia Carola Redondok hartuko du bere gain. Esperientzia handia du osasunari aplikatutako bioteknologiaren sektorean, eta dagoeneko konpainian sendotuta dagoen giza talde baten buru izango da. Talde honek sobera erakutsi du bere profesionaltasuna, bikaintasun teknologikoa, emaitzen zorroztasuna eta, azken batean, egiten jakitea, bezeroak erabat gogobetetzeko.

Horri guztiari BIOLANeko talde profesionalaren euskarria eta esperientzia gehitzen bazaizkio, ezagutza, gaitasunak, salmenta-indarra eta merkatua, DNA Datari etorkizun arrakastatsua iragartzen zaio. Zerbitzuetan espezializazio handiagoa izatea, I+Gn inbertitzea, jarduera eta produktuak dibertsifikatzea, merkatuak hedatzea eta abar dira, besteak beste, konpainiak aurrean dituen erronka nagusiak, BIOLAN Taldearen eskutik.

Bestalde, DNA Datak teknologia molekularrean duen esperientzia handiak BIOLANek dagoeneko menderatzen dituen ezagutzak indartuko dituzte, hala nola elektrokimika, bioteknologia, alboko fluxua, elektronika, konektibitatea eta Big Data. Horren ondorioz, produktu eta zerbitzu berritzaileen eskaintza teknologikoa argi eta garbi indartuko da eta BIOLAN Taldeari aukera berriak irekiko dizkio.

www.biolanmb.com

www.dnadata.es

Partekatu

Beste berri batzuk