BIOLANek bere talde profesionala indartu du bere espezializazio-estrategia eta hazkundea finkatzeko

Albisteak, Bizkaia

Elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko irtenbide aurreratuetan espezializatuta dagoen enpresa bioteknologikoak lan taldea eta instalazioak handitzen ditu hazteko duen joera sendotzen jarraitzeko

Gaur egun bizitzen ari garen egoeran BIOLANek %20ko hazkuntza izan du lehen hiruhilekoan, eta egoera horri eusteko asmoa dauka, azken urtean egindako inbertsio ahaleginari esker. Instalazio berriak martxan jarri dira, instalazioen ahalmena ia bikoiztuz eta honek talde profesionala indartzea ahalbideratu du.

Abian diren proiektu estrategikoek, batzuetan kualifikazio handiko profesionalak behar izatea eskatzen dute, beharretara egokitutako espezializazio mailarekin. Enpresaren apustua argia da, etengabeko berrikuntzatik eta ezagutza teknologikotik balio espezializatua sortzea, eta aldi berean, talde konprometitua, gogobetea eta eraginkorra osatzea.

Hori dela eta, maiatzeko lehen aste hauetan hiru lan-kontratu berri egin dira. Azken urtean egin diren beste hiru kontraturekin batera, BIOLAN osatzen duen giza taldea nabarmen indartuz. Dagoeneko 50 pertsona baino gehiago biltzen ditu BIOLANek munduan zehar dituen merkataritza ordezkariak kontuan hartuz; Txile, Ekuador, Mexiko, Thailandia, Indonesia, Filipinak eta Marokon.

Hauek dira, besteak beste, lankide berriak: Jone Garate, Kimikan doktorea, espektrofotometria eta elektrokimikaren arloan ikerketa-esperientzia zabala daukana; Oscar Andrés Loaiza, Kimika Analitikoan doktorea, Madrilgo Konplutense Unibertsitatean, 15 urtetik gorako lan-esperientzia dauka screen-printingen eta Elena Murga Industria Ingeniaritza Elektroniko eta Automatikoan graduatua, eta Machine learning-en espezializatua.

Profesional hauek BIOLANi ezagutza berri eta baliotsuak emango dizkiote, BIOLANen lehiakortasun bidea aurrera eramanez, lehiakortasun bidea sendotuz eta indartuz.

 

Partekatu

Beste berri batzuk