Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Derioko Udalak ekainaren 8an sinatu zuten, herri honetako Geldo aldeko Hirigintza-ekintzarako Programaren hitzarmena, Parkea handitzeko Zamudio-Derio campusean.
Hitzarmena Parkearen izenean, Francisco Berjon Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidenteak eta Lander Aiarza Derioko alkateak sinatu zuten, Txaber Ouro Bizkaiko Parkeko zuzendaria ere bertan izan zela.
Behin hitzarmena sinatu ondoren hirigintza lanen lizitazioari bi edo hiru asteko epean ekingo zaio eta lanak urrian hasiko direla itxaroten da.