Bizkaia:xederen laguntza programa eta European Career Fair azoka aurkeztu zituzten Bizkaiko Teknologi Parkean

Bizkaia

Bizkaian talentuaren kontratazioa, sustapena eta lotunea bultzatzako diru-laguntzen azken programa aurkeztu zuen bizkaia:xedek joan den abenduaren 1ean Bizkaiko Teknologi Parkean egindako Gosari Teknologikoan. Laguntzok enpresa, unibertsitate eta zentro zientifiko-teknologikoei zuzenduta daude.

Era berean, MIT European Career Fair azoka aurkeztu zuten topaketa berean, baita azokan parte hartzeko bi aukerak ere. Alde batetik bizkaia:xedek bertan izango duen stand-ean parte hartzeko sistema, aldez aurretik hitzartutako elkarrizketa sistemara sartzeko aukerarekin. Edota, bestetik, interesa duen erakundearen ordezkaritza bizkaia:xederen esku uztea.

MIT European Career Fair azoka 2011ko urtarrilaren 22 eta 24 bitartean egingo da Estatu Batuetan. Munduko 4.800dik gora hautagaik eta arlo pribatu eta zientifikoan kontratazio beharra duten 130 enpresa eta erakunde europarrek hartuko dute parte bertan. Azoka honetan, aukera profesionalak eskeintzen zaizkie Europan lan egiteko interesa dutenei.

Partekatu

Beste berri batzuk