Ormazabal eta Ikusik Korporazio berria eratzea erabaki dute

 Eraketa prozesua abenduaren hasieran abiarazi dute eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren oniritzia jaso beharko du.

 Javier Ormazabal eta Angel Iglesias izango dira Korporazio berriaren Presidente eta Presidenteorde hurrenez hurren.

 Akordio honi esker, Ormazabal eta Ikusik merkatuan duten posizioa hobetuko dute eta bezeroei maila altuagoko zerbitzuak eskeini ahal izango dizkiete.

 Bi enpresok, antzeko kultura duten famili-taldeak dira, elkarrenganako konfiantzan oinarritutako harremanak ezarrita dituztenak eta konpetentzia eta teknologia osagarriez osatuta daude.

 Bi enpresa taldeek ilusio handiko erronkari aurre egiteko borondatea erakutsi dute akordio honekin, modu iraunkorrean hazi eta balioa sortzea helburutzat hartuz.

Ormazabal Taldeak eta Ikusi Taldeak bat egiteko akordioa lortu dute, hainbat hilabetetako elkarlana eta negoziaketaren ondoren. Prozesu honek bi aldeei egingo die mesede; izan ere beraien interesak, sinergiak eta gaitasunak bat egitea suposatzen baitu neurri handiagoko korporazio bat sortuz, berritu, beraien konpetentziak garatu, nazioarteko presentzia handitu eta etorkizuna bermatzeko bide bezala.

Abenduaren lehen egunetan martxan jarri zuten prozesu merkantil eta administratiboa zenbait aste barru amaituko da, Lehiaren Batzorde Nazionalaren oniritzia jaso ondoren.

Bi famili-enpresa dira, antzerako kultura dutenak, konfiantzan oinarritutako harremana eta jardun osagarriak dituztenak. Bat egite prozesuarekin bi taldeak indartu egingo dira eta merkatu nazioalean zein nazioartekoan duten posizioa hobetu egingo dute, beraien bezeroei balio handiagoko zerbitzua eskainiz.

Ormazabal taldeak, banaketa sare elektrikoetarako horniketa eta ekipoen frabrikazioan duen esperientzia indartu egingo da Ikusi Taldeak elektronika, komunikazio, software eta telekontrolean duen konpetentziarekin.
.
Era berean, Ikusi Taldeak azpiegitura alorreko soluzio eta zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna, Ormazabal Taldearen produktu, zerbitzu eta berezoekin indartuko da.

Korporazio berriaren presidente eta presidenteorde, Javier Ormazabal eta Angel Iglesias izango dira, hurrenez hurren eta egoitza nagusia Bizkaiko Teknologi Parkean egongo da, nahiz eta enpresa bakoitzak bere egungo egoitzak mantendu.