Bizkaiko Foru Aldundiak aplikazio mugikorren lehiaketa abiarazi du: BiscayApp, zure ideiek badute saria. Ekainaren 30era arte.
Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako lehiaketa da BiscayApp, eta enpresek zein partikularrek eurek asmatutako aplikazioak aurkez ditzakete.
Banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago, eta ezinbestekoa da 18 urte baino gehiago izatea eta aplikazioa –edo aplikazioaren ideia– kategoria hauetakoren batekin bat etortzea: Silver Economy, Data Intelligence, Energia eta Manufaktura aurreratua.
Aplikazioak enpresaren jardunerako jada garatuta egon daitezke, edo profesionalei bururatutako ideia ere izan daitezke, sektorean izandako esperientziaren ondorio. Horregatik, gonbidapen hau zure erakundeko pertsonekin partekatzera animatzen zaitugu, eurek ere lehiaketaren berri izan dezaten.
Irabazleak 10.000 €-ko saria jasotzeaz gain, aplikazioa sakonago garatzeko aukera izango du. Kategoria bakoitzean irabazle suertatzen diren aplikazioek, berriz, 2.000 € jasoko dute.
2018ko ekainaren 30era arte egongo da izena emateko epea.
Informazio gehiago lortzeko, joan app.biscaytik.eu helbidera edo ikusi lehiaketaren bideo ofiziala.
Enpresa ala profesionala izan, aplikazioa abian ala amaituta egon, BiscayApp lehiaketan zure ideiak gura ditugu.