Bizkaiko Parkeak beste bisita internazional bat hartu du

Bizkaia

Oraingoan, Hegoafrikako Kwazulu Natal probintziako –talde etniko nagusia den zuluari zor dio izena– arduradun politikoak etorri dira gure instalazioak ikustera

visita sudafrica 001Kwazulu Natal probintziako (Hegoafrika) arduradun politikoez osatutako ordezkaritzak bisitatu zuen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Sailetik kudeatutako programaren barruan.

Euskadin egiten ari diren egonaldia dela-eta, ordezkaritzak jakin-min berezia adierazi du Bizkaiko Parkearen kudeaketa-ereduan; izan ere, bai Estatuan bai Euskadin ezarri zen lehenengoa baita. Besteak beste, ondoko alderdiak sakonki ezagutu nahi izan dituzte: enpresa garrantzitsuen ezarpena, nazioartekotzea eta I+G+B.

Kwazulu Natal Hegoafrikako bigarren probintzia da barne-produktu gordinari egiten dion ekarpenari dagokionez, etengabe hedatzen ari den eskualdea, eta Afrikako porturik garrantzitsuena ere han dago.

Parkearen kudeaketarekin loturiko alderdiak ezagutzeaz gain, eskualde bietan dauden oinarri teknologikoko enpresen artean hartu-emanak ezartzeko interes handia azaldu du ordezkaritzak.

Partekatu

Beste berri batzuk