Bizkaiko Parkeko Enpresen I. Olinpiadak
Igandean, urriaren 20an, itxiera-jaia ospatuko da; bertan, modalitate bakoitzeko sariak banatuko dira. Atletei eta publiko guztiari zabalik egongo da ondo pasatzeko jardunaldia; txikienentzako jarduerak egongo dira, familia-jolasak, zozketak, pintxo herrikoia , musika etab.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Parke Klubaren bidez, eta Zamudioko Udalarekin elkarlanean, Bizkaiko Parkeko enpresen I. Olinpiadak antolatu ditu, “Mens sana in corpore sano” benetako espiritu olinpikoa, haren balioak eta filosofia enpresa-eremuari helarazteko. Olinpiada horietan, kirolaren balioak bizi ahalko dira, lehia osasungarriaren esparruan; gainera, Parke Bizkaia komunitatea ere sortuko da.
Enpresen I. Olinpiadak atletismoko, golfeko eta padeleko amateur txapelketa dira, eta edozein mailatako kirolariri zuzentzen zaizkio; haietan, Bizkaiko Parkeko enpresetako kirolariek parte hartuko dute, banaka zein taldeka.
Proiektu hori ERRONKA BAT PARKEARENTZAT berrikuntza irekiko lehiaketatik sortu da; lehiaketa Euskadiko Parkeen Sareak antolatzen du, urtero. AZTI enpresako Nerea Sastre Molinero izan zen irabazlea.
Olinpiada horiek ez dira kirol-txapelketa hutsak; izan ere, haiei amaiera emateko, datorren urriaren 20an, igandean, Zamudioko kiroldegian, Parkearen barruan, amaierako jai handia prestatuko da eta, bertara, nahi duen oro joan ahalko da. Bertaratzeko, ez da beharrezkoa izango kirol-probetan parte hartzea. Amaierako jaialdian, txapelketetako sariak banatuko dira, txikienentzako espazioak izango dira, puzgarriekin eta familia-jolasekin, bai eta DJa, txosna, pintxo herrikoia, zozketak eta beste hainbat gauza ere. Jaia 10:00etatik 14:00etara izango da.