Bizkaiko Teknologi Parkeak APTEren Batzar Nagusia hartuko du irailaren 23an
Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteak Bizkaiko Teknologi Parkean egingo du bere Batzar Orokorra irailaren 23an, ostegunez. APTEko kide diren parkeetako 70 ordezkari inguruk hartuko dute parte Batzar Nagusian.
Bizkaiko Teknologi Parkeak 25 urte bete dituela eta, luzatu zitzaion APTEri Batzar Orokor hau berton egiteko gonbidapena. Honenbestez, Estatuko Teknologi Parkerik gehienak eta garrantzitsuenak bertan direla baliatuko dute Bizkaiko Teknologi Parkeko arduradunek urteurren hau ospatzeko.
APTEren Batzar Orokorra irailaren 23an, ostegunez egingo da Bizkaiko Teknologi Parkeko eraikin nagusiko auditoriumean, 09:00tatik 14:00tara. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Idazkari Nagusi Juan Tomás Hernani bertan izango da ekitaldiari amaiera emateko.