Bizkaiko Teknologia Parkea Energia Iraunkorrari buruzko europar proiektu baten partehartzaile

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkea Hidrogenoaren Fundazioa koordinatzen ari den Life+Zero-Hytechpark, energia iraunkorrari buruzko proiektuko partehartzaile bilakatu da.

Life+Zero-Hytechpark egitasmoaren helburu nagusia Teknologia Parke iraunkorragoak lortzea da; horretarako 1,3 milioi euroko aurrekontua jarri da, Batasun Europarrak %50ean finantzatua, eta lau urteko iraupena izango duen egitaraua diseinatu da. Esan beharra dago Life+, Batasun Europarrak ingurumenari eta berau beste politika batzuetan bateratzeari eskeinitako finantza tresna bakarra dela. Teknologia Parkeen jasangarritasun osoa lortzeko zenbait neurri abiaraztea planteatzen du proiektuak, hidrogenoaren teknologietan eta energia berriztagarrietan oinarritutako sistemen bidez energiaren kudeaketa bikaina eginez.

Bizkaiko Teknologia Parkea ekimen honetako partehartzailea da Huesca eta Andaluziako Teknologia Parkeekin batera. Aragoiko Hidrogenoaren Teknologia Berrien Garapenerako Fundazioak koordinatuta dagoen ekimena atzo aurkeztu zuen Aragoiko Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuak Huescan, Energia Iraunkorraren Aste Europarraren esparruan. Ekitaldian, Bizkaiko Teknologia Parkeko Berrikuntza zuzendari Marian Ibarrondok hartu zuen parte.

Partekatu

Beste berri batzuk