Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak fakturazio elektronikoa egiteko sistema ezarri du
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bezeroei elektronikoki fakturatzeko sistema martxan jartzeko asmoz, METAPOSTArekin sinatu du kolaborazio hitzarmena. Estibaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea, eta METAPOSTAko presidentea ,José Miguel Corres, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendari nagusiak, eta Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendari eta METAPOSTAko presidenteordeak sinatu dute hitzarmena.
Otsailetik aurrera, Zientzia eta Teknologia Parkeak elektronikoki bidaliko ditu haien bezeroen fakturak. Erabaki hau urrats handia izango da Parkearentzat, izan ere, honi esker kostuak eta denbora asko murriztuko dute eraginkortasuna hobetuz eta fakturen kontrol zehatzagoa lortuz, era berean, 25/2013 faktura elektronikoa sustatzeko Legeko oinarriak jarraituz.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak METAPOSTAren METAFAKTUR aplikazioa aukeratu du honetarako. Parkeak bere ERP sisteman integraturik izango du aplikazioa eta bezeroei Interneten bidez haien fakturak jasotzeko gune seguru bat eskainiko die non hauen zaintza digitala egin ahal izango duten, eskakizun legalak betez.
Fakturen kudeaketa optimizatzeaz gain, Parkeak urtero sortzen dituen 2.000 faktura inguru paperez bidaltzea saihestuko da, beraz, oso urrats garrantzitsua eta beharrezkoa da fakturazio elektronikoko sistema honen ezarpena Zientzia eta Teknologia Parkearentzat bere aurrezpen eta ingurumen-politikaren barne.