Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak lehen Parke Foroa antolatu du

Bizkaia

Parkea bera zein bertoko langileak hobetzeko proposamenak jasotze aldera, “Erronka bat Parkearentzat” ekimena sortu zen. Hortik abiatuta, Parke Foroa jaio da orain.

Hitzordua maiatzaren 3an izango da Parkeko 101 eraikineko auditoriumean, goizeko 10etatik aurrera.

Edurne Pasaban alpinistak ere parte hartuko du, norberaren arrakasta zein laneko arrakasta lortzeko gakoei buruz berba egiteko.

FOROPARKEDatorren maiatzaren 3an Parke Foroa egingo da, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresen lehen foroa. “Erronka bat Parkearentzat” ekimenaren azken irabazleak –Parkean kokatutako enpresetako langileek parte hartzen dute– egindako proposamenetik abiatuta sortu da ideia.

Enpresen foroaren helburua elkarren arteko ezagutza sustatzea da, baita konfiantzazko harremanak ezartzea eta Parkearen barruko lankidetzak bultzatzea ere.

Parkeko hainbat enpresek labur azalduko dute zein den euren eginkizuna, gauzatzen dituzten proiektuak, etab. Horretarako, “elevator-pich” formatu arina jarraituko da. Aurkezpenen ondoren, enpresek elkarren arteko hartu-emanetarako aukera izango dute gune informaletan.

EDURNE PASABAN

Aurrenekoz egiten den foro honetan Edurne Pasabanek ere hitza hartuko du. Norberaren bizitzako zein laneko edozein erronka arrakastaz gainditzeko gakoak emango dizkigu Pasabanek, eta zein izan diren taldeak gidatzeko eta planetako 14 zortzimilakoen arrakasta lortzeko berak erabili dituenak.

Hau izango da jardunaldiaren agenda:

  • 10:00etan                          Parkearen ongietorria
  • 10:10ean                            Hitzaldia, Edurne Pasabanen eskutik
  • 11:00etan                           Elevator Pitch (Parkeko enpresek egindako aurkezpen txikiak)
  • 12:00etan                           Networking – Parke Foroa. Hainbat gune egokituko dira konexioak sortzeko eta lankidetzarako aukerak bultzatzeko (Manahmana enpresaren eskutik).
  • 13:00etan                          Luncha

PARTE-HARTZEA

Parke Foroan parte hartu gura duten enpresek izena eman beharko dute innovabizkaia@parke.eus helbidera idatzita edo 94 403 95 00 telefonora deituta. Entzule gisa etorriko diren edo aurkezpenak egingo dituzten adierazi beharko dute.

Partekatu

Beste berri batzuk