“Club Parke” aurkezpena Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parketik Club Parke aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Datorren cluapirilaren 27an 13:00etan izango da, 101 eraikineko auditoriumean.

Hainbat ekitaldiren eta kirol-, aisia-, osasun- eta kultura-jardueren bidez Parkeko giroa dinamizatzea da proiektuaren asmoa, eta norbanakoek zein enpresek parte har dezakete.

Langileen onura sozialerako tresna interesgarria izan daitekeela uste dugu, besteak beste, networking-prozesuaz eta enpresen nahiz pertsonen arteko sinergiak bultzatuko baititu.

Ordubete inguru iraungo du aurkezpenak, eta pertsona hauek hartuko dute hitza:

Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendaria

Javier Hurtado de Mendoza, Parke Klubeko kirol-programa

Aitor Elizegi, proiektu gastronomikoa

Aurkezpenaren ondoren, garagardoa dastatzeko aukera eta aperitibo bat egongo da (Basquery).  

Etorriko zarela baieztatzeko: innovabizkaia@parke.eus

 

Partekatu

Beste berri batzuk