BTEK zentroak Zientzia Azokan parte hartu du beste urte batez

Bizkaia

Datorren apirilaren 21ean, Bilboko Plaza Berrian, aurtengo Zientzia Azokari amaiera emango zaio. Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko esperientzietan zuzenean parte hartu duten gazteek garatutako proiektuak aurkezten dira feria horretan

BABESLE-KOLABORATZAILEAKBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak berriz ere parte hartu du DBH eta Batxilergoko gazteentzat antolatutako ekimen horretan. 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek, talde txikitan, hainbat hilabete eman dituzte proiektuak diseinatzen eta martxan jartzen.

Ikasleek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea eta Teknologiaren Interpretazio Zentroa bera bisitatu dituzte BTEKen eskutik, I+G+B ekosistemak ezagutzeko eta euren lanak gauzatzeko inspirazio bila.

Hezkuntza zientifikoaren osagarritzat har daiteke Zientzia Azoka, ikerketan oinarritutako hezkuntza zientifikoaren metodologiaren bidez lantzen baitira zeharkako gaitasunak. Azokaren amaierako fasea Bilbon izango da, apirilaren 21ean, eta, besteak beste, erakusketa-guneak eta tailerrak prestatu dira. Horrez gain, aurtengo sariak bertan banatuko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk