Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen 35. Urteurrena ospatzeko erakusketa Bilbora iritsi da
Burdinazko, altzairuzko eta hormigoizko 10 monolitok parkeak garapen ekonomikorako zentro eta I+G polo gisa duen garrantzia hurbilduko diete herritarrei, 20 argazki artistikoren, azalpen-panelen eta QR kodeen bidez.
Erakusketa irailaren 12ra arte egongo da ikusgai, Ercilla kaleko oinezkoen eremuan.
‘Ezagutu non sortzen den gure etorkizuna’ lelopean, erakusketak parkeak Euskadiko ongizateari, oparotasunari eta jarduera ekonomikoari egiten dion ekarpena erakutsi gura die herritarrei.
Irudiak Pedro Luis Ajuriaguerra muskiztarraren lanak dira. Nazioarteko hainbat lehiaketatan aintzatespena lortu duen autodidakta argazkigintza arkitektonikoaren arloan nabarmentzen da.
1985ean, Parkea apustu ausarta izan zen, aitzindaria Estatuan, eta gaur egun 270 enpresa baino gehiago hartzen ditu, guztira, 3.300 milioi eurotik gorako fakturazioarekin, eta urtean 300 milioitik gorako inbertsioekin I+G jardueretan.