Boost 4.0, Big Data teknologiak Europako lantegietan integratzen dituen Innovalia Taldeak koordinatutako proiektua, amaierara helduko da abenduaren 10eko hitzaldiarekin

Albisteak, Bizkaia

Boost 4.0 proiektuak Europako empresa industrialen artean harreman perfektua lortu du: alde batetik, Volkswagen, Gestamp, Whirlpool, Benteler, Trimek ta Philips bezalako fabrikatzaile nagusiak, ta, beste aldetik, informatika arloko aktore handiak, Siemens, IBM edo Telefonica, esate baterako.Proiektuarekin, gaur egungo fabrikazio sektoreko erronkei aurre egiteko Big Data teknologien potentziala frogatzea lortu da

Boost 4.0 ekimenak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide den Asociación Innovaliak zuzendua, konektatutako fabrika inteligente multzo bat sortu du Europan, europar industriak itsasargitzat hartu dezan. Boost 4.0 ekimenak, Europako enpresa industrial handien artean lankidetza ahaltzeaz gain, 20 milioi euroko finantziazioa izan du proiektuaren 36 hilabeteetan zehar, baita 290 milioi euroko loturiko inbertsioa ere. Iniziatiba honek Big Data eta analisi aurreratuekin erlazionaturiko konponbide adopzio prozesua bizkortu du Europako Industrian, eta hori estandar, plataforma eta API ireki, guztiz fidagarri eta babestuei esker izan da posible, edozein enpresarako erraz eskuragarri direnak ere. (Boost inguruko informazio gehiago)

Hitzarmena Online – 2020.12.10

Boost 4.0 amaierako ekitaldia Innovalia Taldeak antolatu eta zuzendurikoa izango da, abenduaren 10ean, goizeko 9etan hasiera emanez. Bertan, entzuleariari proiektuan emandako berrikuntza eta aurrerapenei buruz egingo zaio berri. Horrez gain, Administrazio Publikoaren ordezkariek ere hartuko dute hitza, euren erakundeek harturiko politika desberdinak presentatuz. Jordi Llinares Sanjuan jaunak, Industria Ministerioko Industriaren Digitalizazio ta Lankidetza Girotarako Azpizuzendaritza Orokorreko ordezkoa, Kimmo Rossi jaunak, Europar Komisioko Ikerkuntza ta Berrikuntza Sektore, Datu ta Berrikuntza Politika Unitate ordezkariak, ta Arantxa Tapia andreak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun ta Ingurumeneko Sailburuak, hartuko dute parte online ekitaldian.

Azken hitzaldi honetan, Industria 4.0ko aktore eta fabrika digital garrantzitsu batzuk Big Datarekin sektore desberdinetan eginiko saio nagusien emaitzak aurkeztuko dituzte. Industria 4.0rekiko erlazioa duten hainbat areako adituek euren ezaguera, praktika hobe ta irakaspenak elkarbanatuko dituzte entzuleriarekin, esaterako, nola Big Data teknologiak, Adimen Artifizialak eta fabrikaziorako plataforma digitalek VW edo Whirlpool bezalako enpresak lagundu dituzten fabrikazio-zikloak eta logistika-soberakinak murrizteko. Horrez gain, FILL edo GF makina-erreminta fabrikanteek beraien diseinu-denbora, zerbitzu koste, kalitate-akats eta gelditasun-denbora ez planifikatuak nola %20 baino gehiago murriztu dituzten azalduko dute. Benteler Automotive edo Philips bezalako enpresek industria datu gune seguruak eraikitzen ari direlaz eztabaidatuko da, prozesuetan bikaintasuna eta langileen erabaki ahalmena hobetzeko xedearekin.

Ez ezazu galdu proiektu honetan parte izateko eta emaitzen entzule izateko aukera hau.

Partekatu

Beste berri batzuk