BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak bisita kopurua %17 areagotu du 2015ean

Bizkaia

Berriki amaitu den urtean 3.147 pertsona hurbildu ziren BTEKera, hau da, urte batean izandako bisitari kopururik handiena, 2010an inauguratu zenetik

IMG_5370Merezi du, beste urte batez, Gaztedi Planaren barruan adostutako bisiten arrakasta nabarmentzeak. BBKrekin indarrean dagoen hitzarmenari esker, taldeentzako bisitaldiak gauzatu ahal izan dira dela asteburuetan dela opor-garaian. Beste erakunde batzuekin ere lankidetzan aritu da zentroa, horien artean Bilboko Udalarekin “Umeen Gabonetako Gidaliburua 2015” egiteko.

Gainera, beste urte batez, BTEK kide aktibo izan da Egaz Txorierri zerbitzuarekin batera “Ezagutu Aukeratzeko” topaketa antolatzen. Orientazio akademiko eta profesionaleko programa da, DBHko Bigarren Zikloko eta Batxilergoko ikasleentzat. Ikastetxeen eta inguru soziolaboralaren arteko hurbilketarako bide ematea du xede, ikasleek lanbideak hobeto ezagut ditzaten euren etorkizuna aukeratzeari begira.

Era berean, udan, Athletic Fundazioa eta Zientzia Bizirik udalekuak hartu zituen zentroak.

Baina BTEKen gaineko interesa ez da zientifiko-teknologikoa bakarrik, baita artitektonikoa ere. Nazioarteko aitortza izan du BTEKek hasiera-hasieratik, eta asko izan dira zentroa bisitatzeko asmoa adierazi dutenak. RH Arkitekter AS arkitektura-estudioa izan da azkena, aurten.

Partekatu

Beste berri batzuk