BTEK, zientziari eta teknologiari irekitako atea
BTEKek, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Teknologiaren Interpretazio Zentroak, hurrengo azaroaren 8an egingo du ateak zabaltzeko eguna, Zientzia eta Teknologiaren XVII. Astearekin bat eginez
Bai sarrera bai tailerrak doakoak izango dira
Zientzia eta Teknologiaren XVII. Astearekin bat eginez, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatzen den BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak ateak zabaltzeko eguna antolatu du datorren azaroaren 8an, 9etatik 18etara. Sarrera eta emango diren tailerrak doakoak izango dira, baina tailerretan parte hartzeko izena eman beharko da.
Hala, Zientzia eta Teknologiaren Astearekin bat egin du BTEK zentroak. Mota horretako espazio bakarra Bizkaian, eta eduki sorta zabala eskaintzen du hainbat modulutan. Modulu bakoitzean zientziaren eta teknologiaren munduko gai espezifiko bat jorratzen da.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 602 eraikin enblematikoan sortu zuen zentroa, gazteenen artean zientzia eta teknologia zabaltzeko, bokazio zientifiko-teknologikoak esnarazteko, eta, aldi berean, gizartean kultura zientifiko-teknologikoa bultzatzeko asmoz. BTEK abiarazi zenetik milaka ikasle, enpresa eta partikularrek bisitatzen dituzte instalazioak urtero.
Ateak zabaltzeko eguna azaroaren 8an egingo da, goizeko 9etatik arratsaldeko 6etara. Zentroa askatasunez bisitatu ez ezik, antolatu diren tailerretan parte hartzeko aukera ere egongo da. Hori guztia, doan. Tailerren baten parte hartu nahi izanez gero, aldez aurretik izena eman behar da atorrealdai@parke.eus helbidean edo 94 403 95 00 telefonoan. Tailerren ordutegiak:
– Robotika: 10:00etan.
– Energia berriztagarriak: 12etan.
– Nanomaterialak: 16etan.