BTEKek Loinazpe Institutua saritu du 2016ko Zientzia Azokan
Bilboko Plaza Barrian, apirilaren 23an, aurtengo Zientzia Azoka izan da
Gazte mordoa topatu da bertan, zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten proiektuak aurkezteko asmoz. Giroa ona izan da eta jende ugari gerturatu da ekitaldian gozatzera.
BTEKek, entitate laguntzaile den aldetik, sarietako bat emateko aukera izan du. Hala, Loinazpe Institutuko DBH2ko neska-mutilei saria eman die, “Oria Ibaia” deituriko proiektua garatzeagatik. Gainera, aipamen berezi bat egin die, talde lanerako erakutsi duten gaitasuna goraipatuz. Loinazpe Institutuko gazteek diploma jaso dute eta, gainera, BTEKera doan etortzeko aukera izango dute, familiarekin ala kuadrilarekin batera.
Zorionak parte hartzaile guztiei!