BTI, Espainian ekoizpen zientifiko handiena duen enpresa bioteknologikoa bigarren urtez

Araba

BTI Biotechnology Institute da 2016an argitalpen zientifiko gehien (33 guztira) dituen Espainiako enpresa, ASEBIO 2016 Txostenean jasota dagoenez. Bigarren urtez jarraian izan da Arabako Parke Teknologikoan egoitza duen enpresa bioteknologikoa lehen postuan Espainiako ekoizpen zientifikoari dagokionez.

cabecera_asebioBioenpresen Espainiako elkarteak (ASEBIO) 2016ko ASEBIO Urteko Txostena argitaratu du. Bertan, Espainian bioteknologiaren sektorearen egoera eta joerak jasotzen ditu.

Eragina sortzen duten aldizkari zientifikoetan Espainiako enpresen argitalpenei dagokien atalean, BTI Biotechnology Institute enpresa nabarmentzen da argitalpen gehien izan dituen Espainiako enpresa gisa. Guztira 33 argitalpen izan ditu.

2016ko Txostenean jasotako datuak berretsi egiten du BTI Biotechnology Institute I+G arloan dedikazio eta inplikazio handieneko Espainiako enpresa gisa; izan ere, bigarren urtez jarraian lortu du lehen postua Arabako Parke Teknologikoan egoitza duen enpresa bioteknologikoak Espainiako ekoizpen zientifikoari dagokionez. Postu horixe hartu zuen ASEBIO 2015 Txostenean 36 argitalpenekin.

BTIren sortzaile eta zuzendari zientifikoa den Eduardo Anitua doktorearen hitzetan, “ASEBIO 2016 Txostenean argitaratutako datuak enpresa-proiektuaren isla dira; hain zuzen ere, beti izan da gure lehentasuna ezagutza zientifikoa sortzea, eta horregatik inbertitzen dugu BTI fundaziotik irabazien % 100 berriz ere I+G arloan”.

“BTIk ikerketan esfortzu handia egiten du, eta hori halako garrantzia duen txosten batean jasota geratzea ikertzen jarraitzeko estimulua da, egunero milaka pertsonaren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten biomedikuntzako aurrerapen berriak garatzen jarraitzeko estimulua”, esanez amaitu du Anitua doktoreak.

 

Partekatu

Beste berri batzuk