BusUp: Zerbitzua ezagutu, parte hartu eta ibilbide eta ordutegi berriak proposatu
Jakingo duzun bezala, urtarrilean autobus partekatutako BusUp zerbitzuaren lehenengo ibilbidea martxan jarri zen.
Proba pilotu honen helburua, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresetako langileen mugikortasuna erraztu eta talentua erakartzen eta ingurumenean dugun eragina murriztea da, eta horregatik jartzen gara berriz zuekin harremanetan.
Lehenengo ibilbide honek, Barakaldo eta Parkea lotzen ditu, eta aukerak zabaldu eta ordutegiak hobetzeko modurik onena, enpresen eta langileen parte-hartzea da.
Horregatik, zuen langileei honekin batera estekatzen dizuegun bideoa helaraztea gustatuko litzaiguke.