CAF Turnkey & Engineering-ek, egoitza sozial berria du Bizkaian

Bizkaia

CAF Turnkey & Engineering, CAF taldearen eskumendeko enpresa bizkaitarrak, gaur estreinatu du bere egoitza berria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia parkean

20160414100559__06C4377Ekitaldiak garraio sektoreko pertsona ezagunen parte-hartzea izan du, baita beste batzuen artean, Euskal Gobernu eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariena ere, adibidez, Ekonomi Garapenerako Sailburu den Arantza Tapia eta Ekonomi eta Lurralde Garapenerako foru diputatu den Imanol Pradales.

Martin Fuica Larrañaga, CAFTE-ko zuzendari nagusiak, bere poztasuna agertu du 2007. urtean Iurretan jaiotako Bizkaiko enpresa gazte honek gaur Bizkaiako Zientzia eta Teknologia  parkean   estreinatu berri dituen bulegoen irekitzeagatik.

Egun, CAF Turnkey & Engineering, etengabeko hazkuntza daraman enpresa egonkorra da, bere ezagupen tekniko eta teknologikoek, mass transit eremuko bai aholkularitza eta ingeniaritza eta baita giltza eskurako proiektuak garatzeko ahalmena eskaintzen diotelarik; Adibide gisa, egun Mexico-Toluca eta Taiwanen burutzen ari diren bi proiektu estrategikoak. Martin Fuicak, CAF talde eta erakunde publikoei eskertu egin die sortze eta garatze prozesu osoan zehar eskainitako babesa, non CAF Turnkey & Engineering-ek bere langile kopurua eta negozio-bolumena bikoiztu dituen azken bost urteetan.

Martin Fuicak erakundeak duen zalantza gabeko apustua azpimarratu du, “Aro berri honetan, gure posizionamendua hobetu nahi dugu ingeniaritza zerbitzu orokor eta giltza eskurako proiektu kudeaketak eskainiz, hurrengo hiru ardatzetan oinarrituz: Internazionalizazioa, dibertsifikazioa eta berrikuntza eta teknologia”.

Partekatu

Beste berri batzuk