CDTIk Inveready Biotech III eta EASO Ventures-ekin batera VIVEbiotech-en inbertitu du; VIVEbiotech bioteknologiako startup bat da, terapia genikoan aplikatzeko bektore biralak garatzen eta ekoizten dituena

Albisteak, Gipuzkoa

CDTIk, Innvierte programaren bidez, Inveready Biotech IIIeta EASO Venturesekin batera, akordioa lortu du VIVEbiotech S.L.ko bazkideekin startup-eko kapitalean sartzeko. CDTIk egindako ekarpena milioi bat euro baino gehiagokoa da

VIVEbiotech S.L. 2015ean sortu zen eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago kokatua. Terapia genikoaren bidez tratamenduaren arlo desberdinetan aplikazioa duten bektore lentiviralen garapenean eta ekoizpenean aritzen da, gaixotasun arraroak eta minbizia barne (immuno-onkologia, CAR-Tak).

Aurrerapen handia izango da, izan ere, gaur egun terapia genikoa erabiltzen duten tratamenduen garapenaren hazkundeak (bektore biralak administratu behar dituztenak) existitzen den hornidura baino handiagoa den bektore biralen eskaria ekarri du eta. Egoera honek terapia genikoaren etorkizuneko garapena eta merkaturatzea arriskuan jartzen du. Gaur egun, konpainiak nazioarteko ia hogeita hamar proiektuetan parte hartzen du terapia genikoaren sektoreko enpresa garrantzitsuekin.

Gurutz Linazasoro, VIVEbiotech S.L.-ko lehendakari exekutiboak, zera ziurtatu du: “CDTI konpainiaren kapitalean sartzeak indar instituzionala ematen diola akziodunen osaerari, eta estrategia garatzen jarraitzeko eta negozioa zabaltzeko aukera ematen diola, enpresaren ahalmen produktiboa handituz”.

Inveready

Inveready Espainiako Bizitza-Zientzietako Arrisku Kapitaleko kudeatzaile garrantzitsuenetako bat da; Donostian du egoitza. Gaur egun, berriki sortutako teknologiako konpainietan inbertitzen du 4 lerro espezializatuen bidez (Informazioaren Teknologiak, Bizitza-Zientziak, Arrisku-Zorra eta Finantzaketa Hibridoa –ordainketa eta ondarea – kotizatutako enpresentzako).

Inveready-k 400 milioi euro baino gehiago ditu aktibotan kudeatzeko, eta 110 enpresa baino gehiago bere zorroan. Azken 11 urteetan gestorak desinbertsio arrakastatsuak burutu ditu 20 konpainia baino gehiagotan, horietako batzuk Intel, Symantec eta Red Hat (IBM) multinazionalek eskuratu dituztenak, eta beste batzuk IBEX 35, NASDAQ edo MAB bezalako merkatu publikoetara joaten ari direnak, esaterako. Ekintzaile ausarten asmoak ahalbidetzea beraien DNAaren parte bihurtu da. Hazkunde eta ibilbide horren ondorioz, Inveready harro dago hainbat sari jaso dituelako, ASCRI sarien Espainiako arrisku kapitalaren kudeatzaile onenaren, arrisku kapitalaren operazio onenaren eta zorpetze operazio onenaren sariak nabarmendu dituelarik.

EASO Ventures

EASO Ventures Donostian kokatutako Arrisku Kapitaleko enpresa da. 2018an sortu zen eta ia 100 inbertitzailek osatzen dute. Startupetan eta enpresetan inbertitzen du batez ere Euskal Herrian, beren proiektuak bultzatzen laguntzeko. Bere 2 urteetan dagoeneko 28 enpresa berritzaileetan inbertitu du.

CDTI

CDTI, ezagutzan oinarritutako berrikuntza babesten duen Estatuko Administrazio Orokorraren organoa da, berrikuntzarako diru-laguntza edo partzialki itzul daitezkeen diru-laguntza publikoak eman edo aholkatzen dituena. CDTIk nazioarteko I+G eta berrikuntza-proiektuak ere nazioartekotzen ditu Espainiako enpresa eta erakundeetan, eta Espainiarren parte hartzea kudeatzen du Nazioarteko I+G erakundeetan, hala nola Horizonte2020 eta Eurekan, eta Zientzia- eta Espazio-industrietan. Gainera, Innvierte Ekonomia Iraunkorraren ekimenaren bidez, enpresa teknologikoen kapitalizazioa babestu eta errazten du.

VIVEbiotech S.L.

VIVEbiotech (CDMO, Contract Development and Manufacturing Organization) bektore lentiviralen garapenean eta ekoizpenean erabat espezializatutako enpresa da. VIVEbiotech Europako eta Amerikako enpresekin ari da lanean, eta ikuspegi tekniko eta kronologikoak kontuan hartuta bezero bakoitzaren eskakizunetara egokitzea da bere helburu nagusia. Gainera, VIVEbiotech-en garapen teknologikoko estrategiak terapia genikoaren arloan gaur egun dauden oztopo nagusiei erantzuna ematea du helburu: ekoizpen prozesu askoz ere kostu-eraginkorragoak ezartzeko beharra, eta bektoreen segurtasun-profila hobetzeko beharra. Testuinguru horretan, VIVEbiotech-ek mundu mailan lizentziatutako teknologia propioa du: integratzen ez den bektore lentiviral episomal egonkorra (LENTISOMA).

Partekatu

Beste berri batzuk