Euskadiko SATLANTIS enpresak 20.000 irudi espazial hartu ditu bere lehen hilabetean eta, hala, kamera miniaturizatuetako bereizmen handikoen errekorra sendotu du

Albisteak, Bizkaia

Beso robotiko batek ISS Nazioarteko Estazio Espazialean instalatu zuen kamera ekainaren 10ean, erregearen eta espazio-ontziko komandantearen, C.Cassidy-ren, arteko zuzeneko elkarrizketa historikoaren hurrengo egunean. Kalibrazioko, egonkortze termikoko eta konexioko probetako lanak egiten egun batzuk eman ostean, SATLANTISen iSIM 170 kamerak 20.000. irudia egin du ISSn lanean hilabete zeramanean

Orbitetako batean jaso dituen irudietako batzuk dira honako hauek: Petronorren instalazioak, Huelvako kostaldea, Frantziako Proventzan dagoen aireportu txiki bat eta Peloponesoko kostaldeko txalupa motordun bat. Lurraren inguruan 540 orbita egin ditu aldi (nekagarri) horretan. Eguna eta gaua 92 minutuz behin gertatzen dira. Aitor Condek, SATLANTIS enpresako Teknologiako zuzendariak, honako hau adierazi digu: “Lehen astean, egunean bi edo hiru ordu egin ditugu lo. Softwareko 4 eguneraketa igo, 5 test termiko egin eta informazioaren 224 GB sortu ditugu. Lehengo astean zorte handia izan genuen estazioak 90º-ko biraketa egin zuenean; izan ere, horri esker, izarrei begiratu eta ordu batzuez birkalifikazioa egin ahal izan dugu. Dena den, estazioak bizi duen testuinguruak ere gugan eragina izan du; izan ere, baliabideak modu paraleloan beste ehunka esperimenturekin partekatzen dira eta operazioek haiekin guztiekin modu sinkronikoan lan egin behar dute eta datuak jaisteko gaitasuna txikia da. Hori bai, nahikoa izan da super bereizmeneko gure teknologia probatzeko.

“Bereizmen azpimetrikoa egiaztatzeko errekorrak (aireportuko eta hango pistako marren irudiarekin, automobilen identifikazioarekin eta abarrekin, adibidez), nazioarteko panorama astindu dute eta lehia mailako posizio onean kokatu gaituzte nazioarteko 6 proiektutan”, dio Eider Ocerinek, SATLANTISeko Business Development-eko zuzendariak.

“Gure bazkideentzat, EVERIS, ORZA, AXIS-ICO eta EUSKO JAURLARITZArentzat, ISSn izan dugun lehen misioa eta bertako arrastaka teknologikoa dira 7 urtez lanean aritu ostean betetako konpromisoaren abala eta SATLANTIS muturreko miniaturizazioko kamera espazialen nazioarteko lider bihurtzeko bermerik onena”, adierazi du CEOak, Juan Tomás Hernanik. Gainera, egungo bazkideekin eta bazkide estrategiko berriekin 26 milioi euroko finantzaketako txanda berria bultzatzeko asmoa du.

Irribarre batekin amaitzeko, iSIM kamerak ez ditu soilik itsasartean itsasontziak edo putzuetan petrolio-jarduera aurkitu. Emirerrietako basamortuaren erdian, maiteminduek izarrei erakutsi dizkiete haien desioak.

Partekatu

Beste berri batzuk