CDTIren Laguntza Programak eta Laguntza Tresnak
9:30etan izango den Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) eskaintzen dituen I+G+b laguntza tresnen aurkezpen-jardunaldira gonbidatzen zaituzte
Jardunaldiaren helburua nazioartekotzeko jarduketetarako laguntza-programetara eta I+Gko proiektu nazionalak egitera arrakastaz jotzeko aukerari bide ematea da.
Oraingo honetan jardunaldia online izango da eta aurkezpenaren gain aldebiko elkarrizketak ere egin ahalgo dituzue.
PROGRAMA
9:30 Jardunaldiaren irekiera
Héctor Calderón, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Lankidetzako eta Enpresen Zerbitzuetako zuzendaria.
9:35 Laguntza Programa eta Laguntza Tresnen aurkezpena
Carlos Toledo Rey, Erakundeen Sustapenerako eta Lurralde Lankidetzarako Departamentua, EBko Programen Zuzendaritza eta Lurralde Lankidetza.
10:15 Galderetarako tartea
10:30 Banako elkarrizketen hasiera, Enpresa Eskatzaileak-CDTI ordezkaria
Aldebiko Topaketak
CDTIko ordezkariarekin proiektuen ideiak kontrastatzeko aukera edukiko dute hala nahi duten enpresek.
- Izen-ematearen hurrenkera zorrotza jarraituko da elkarrizketak esleitzeko.
- Jardunaldiaren aurreko egunean bukatuko da elkarrizketa pertsonala eskatzeko epea.
- Elkarrizketa bakoitzak 15 eta 20 minutu bitartean iraungo du.
Eskaera egiteko erantsita doan dokumentua bete eta izen ematea egiterakoan plataformara igotzea derrigorrezkoa da.