CEIT erakundeak eta Nafarroako Unibertsitateak Ingeniaritza Biomediko aplikatuko lehen zentroa jarri dute martxan

Gipuzkoa

  • CEIT-IK4 erakundeak Ingeniaritza Biomedikoko Zentro berri bat jarri du martxan, TECNUNeko Ingeniari Eskolaren eta Nafarroako Klinika Unibertsitarioaren lankidetzarekin. Bestelako erakunde eta ikerketa sanitarioko zentroen ekarpenetara ere irekia dagoen zentro horrek merkatura bideratzen ditu bere ikerkuntzako nahiz garapeneko proiektuak, BlueZenix izeneko merkataritza-sozietatearen bitartez.

Eta zehatzago esateko, konpainiak 20 aplikazio komertzial posible dauzka aztergai uneotan, CEIT-IK4 erakundeak bere eskura jarritako 10 patenteetan oinarrituak, hain zuzen ere. Osasunaren esparruan aplikatzeko modukoak diren emaitzetatik errentagarritasun ekonomikoa lortzea da ikerketa-lerro horien helburu nagusia, gaixotasunen diagnostiko eta tratamendu hobearen bila betiere, giza gorputzaren organoak ordeztu ditzaketen osagaien bilaketa esate baterako.

Bertan egiten diren bestelako jardueren artean, martxan dauden proiektuek sor ditzaketen emaitzak babestea aipa daiteke, edo erregulazioko erakundeek produktuak onar ditzatela, beste hirugarren batzuekin komertzializazioko akordioak bilatzea edo baita sortutako teknologiak ustiatuko dituzten spin-off-en sustapena, ikerkuntzako lerro nagusiak aipatzearren.

Era horretan, lau urte barru BlueZenix-en negozio-planaren barruan irabaziak sortzen hastea dago aurreikusita, batetik, eta finantzaziorako 20 erakunde eta ondare nagusien laguntza lortzea, bestetik, gaurtik hasita hamar urteko epean 100 milioi euro inguruko fakturazioa lortu ahal izateko, eta hori guztia % 35eko barneko erretornu-tasarekin (BET).

Langileak eta laborategiak

Zentro berriaren funtsezko ezaugarrietako bat bertan garatzen diren jarduera eta eginkizunen diziplinartekotasuna da. Une honetan 50 bat zientzialari ari dira bertan lanean, Nafarroako Unibertsitateko beste 20 gehiagoren lankidetzarekin, eta ikerketa-zentroa bete-betean ari denean guztira zientziaren alor diferenteetako 250 pertsona arituko direla lanean aurreikusten da.

Langile horiek 5 ikerketa-lerrotara daude bideratuak nagusiki (Bio-robotika, BioMEMS, Ehunen Ingeniaritza, Irudia eta Bioinformatika), I+Gko proiektuak aurrera eramateko, duela gutxi inauguratutako 8 areto eta laborategi berrietan ari direnak, hain zuzen ere, eta sail horiek guztiek 1.800 metro karratuko azalera hartzen dute, CEITek Miramongo Teknologia Elkartegian duen egoitzan.

Partekatu

Beste berri batzuk