Ceit zentroa ekonomia zirkularrari buruzko nazioarteko topaketan izan da

Albisteak, Gipuzkoa

Enrique Aymerich ikertzaileak Circular Economy Lab inplementatzeari buruz duen ikuspuntua eskaini zuen

Europan abian jarri diren ekonomia zirkularraren esperientziak aztertu eta aditzera emateko asmoz Estatuko eta nazioarteko adituak bildu dituen Donostiako Nazioarteko Topaketan parte hartu du Ceit zentroak. Bertan izan diren hizlarien artean bat Ceit zentroko Ura eta Osasuna arloaren zuzendari Enrique Aymerich izan da, eta klima aldaketari aurre egiteko Gipuzkoako Naturklima Institutuko zuzendari Xabier Estebanekin batera, Circular Economy Lab inplementatzeak dituen erronkei buruzko hausnarketa egin zuen.

Naturklima fundazioaren eta Ceit zentroaren arteko lankidetzatik sortu da ekimen hori, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzaren babespean. Hainbat jarduera burutu nahi dira Circular Economy Lab ekimenetik: aholkularitza teknikoa eman, Lurraldeko hondakinen mapa, hedapen- eta sentsibilizazio-kanpainak, hondakinen balorazioa egingo duen laborategi aitzindaria garatu, pilotatzeak egin…

Gipuzkoan Ekonomia Zirkularraren eredua garatuko duten enpresei laguntza emateko asmoz sortu da Circular Economy Lab.

Partekatu

Beste berri batzuk