CIC bioGUNE-k Severo Ochoa Bikaintasun Zentroa akreditazioa jaso du
Zentroak, datozen lau urteetan, milioi bat euroko laguntza ekonomikoa jasoko du urte bakoitzeko
CIC bioGUNE ikerkuntza euskal zentroak, Espainiako Gobernuko Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak eskaintzen duen Severo Ochoa Bikaintasun Zentroa akreditazioa lortu du, datozen lau urteetan, urte bakoitzeko milioi bat euroko sari ekonomikoa ematen duen aintzatespena.
CIC bioGUNE-k komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, Bizkaiako Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza duen zentroak, aplikatutako ikerkuntza areagotzera bideratuko du sari ekonomikoa, baita bizitzako zientzietara zuzendutako oinarrizko ezagutza sortzera, talentua prestatzera eta publikoki eta sozialki zentroa ikusgarriago egitera ere.