CICtourGUNEko ikerlari baten tesiak bikaintasun saria eskuratu zuen ENTER 2012 konferentzian, Suedian
Aurtengo edizioan, doktore-tesi onenaren bikaintasun sari hori Carlos Lamsfus, CICtourGUNEko ikerlari seniorraren lanak jaso du. Doktore-tesiaren izenburua hau da: “CONCERT: A New Framework for Contextual Computing in Tourism to Support Human Mobility”.
Informaziorako Teknologiak eta Turismorako Nazioarteko Federakuntzak –IFITT- antolatuta, Lund Unibertsitateko Helsingborgeko kanpusean (Suedia) izan da ENTEReko aurtengo edizioa Urtarrilak 24 eta 27 bitartean.
ENTER konferentzia, urtean zehar egiten den Turismora egokitutako Informaziorako Teknologiak aztergai dituen ekitaldirik handiena da, kontinente guztietako berrogeitik gora herrialdeetatik etorritako 300 pertsona baino gehiago biltzen dituelarik. Aurtengoan, eTurismoaren oraina eta etorkizunari buruz eztabaidan 150 ordezkari ibili ziren. Aipagarri dira 6 txostengileen parte hartzea eta 51 ikerketa artikulu eta 15 ikerketa asmoren aurkezpena egin izanak. CICtourGUNEren ekarpena bere lau ikerlariek aurkeztutako artikuluak osatzen dute.
CICtourGUNEk, artikuluen ekarpenaz gain, gero eta parte hartze esanguratsuagoa du elkarte honetan, hala nola, Programa Batzordeko kide eta erakundeko kontuen auditore izanik.
IFITT erakundeak ENTER konferentzian urtero sari banaketa bat egin ohi du hainbat ikerlarien lana aitortuz. Horien artean aipamen berezia merezi du konferentziaren aurreko urtean defendatutako doktore tesi onenari emandako saria.
Aurtengo edizioan, doktore-tesi onenaren bikaintasun sari hori Carlos Lamsfus, CICtourGUNEko ikerlari seniorraren lanak jaso du. Doktore-tesiaren izenburua hau da: “CONCERT: A New Framework for Contextual Computing in Tourism to Support Human Mobility”.
Gailu mugikorrentzako informazio turistikoaren filtratzerako sistema baten diseinu eta garapena jorratzen ditu tesi honek. Bisitariek, norako turistikoetan informazio baliagarria aurkitzeko zailtasunak izaten dituzte, besteak beste, eskuragarri dauden informazio eta zerbitzu turistikoekin ez daudelako ohituta. Interneten eskuragarri dagoen informazio turistikoa, gero eta anitzagoa ere, arazo bihurtzen da, behar den informazioa une zehatz batean lortzeko oztopo bilakatzen delako. Horri guztiari gehitu behar zaio gailu mugikor interaktiboek dituzten pantaila eta teklatu txikiek suposatzen duten eragozpena elkarreragileak izateko.
Adimen artifizialeko teknikatan oinarrituta dagoen informazio filtratzerako sistema berri honek bisitarien kokapena kontuan hartzen du informazioa filtratu eta pantailan aurkezteko momentuan, bere egoerara egokitutako aukera aproposenak. Modu honetan informazio gainkarga murriztu egiten da eta aktiboki mugikorrarekin elkar eragiteko beharra txikitzen da.
IFFITeko Batzorde Balioztatzaileak lanaren zorroztasuna, berrikuntza eta sektorearekiko zein akademiarekiko eragina hartu ziren irizpide. Carlos Lamsfusen tesia, berriztatzailea, sakona, ongi gauzatuta,ongi aurkeztuta eta mundu akademiko zein industriarako garrantzi handikoa iritzi zuten.
ENTEReko hurrengo edizioa, hogeigarrena, 2013ko urtarrilean aurreikusita dago Innsbrucken (Austria).