CIDETEC Saria

Gipuzkoa

 

CIDETEC-IK4 zentro teknologikoak VI. CIDETEC 2009 Saria eman du “Elektrokimika alorreko Ikerlari Gazteak” modalitatean. Saria, ex aequo lortu dute, Carlos M.Sanchez eta Francisco José Vidal Iglesias, Alicanteko Unibertsitateko Kimika Fisikoko Sailekoek.

 

Sari banaketa ekitaldia Alcala de Henaresen egin da 2010eko uztailean, hain zuzen ere Kimikaren Elkarte Espainiarraren Elektrokimika Taldearen Batzar Orokorraren baitan.

2009. urteari dagokion saria banatuta, CIDETEC-IK4 zentro teknologikoak VII sarirako deialdia egin du, honako modalitate hauetan:

  1. Ikerketa Zientifikoa: Elektrokimika alorreko ikerketa lan original onenari, espainiar nazionalitatea duten ikerlariek Espainiako edo nazioarteko aldizkarietan argitaratua.
  2. Ibilbide Zientifikoa: Elektrokimikako ikerlariei, espainiar nazionalitatea izan behar dute.

Partekatu

Beste berri batzuk