CITA Fundazioa zoriondu dute, urtarrilean “screening” gehien egin dituen zentroa izan delako EPAD proiektuaren barruan
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen CITA Fundazioko taldekideak zoriondu ditu Alzheimerraren prebentziorako partzuergo europarrak. Zentroan 16 “screening” egin dituzte guztira urtarrilean, eta lehenengoak izan dira hilabeteko sailkapenean. Jasotako emaitzei dagokienez, kohorteen luzetarako azterketan (EPAD proiektua) islatuko dira
2017ko ekainaz geroztik, EPAD proiektuaren entsegu-zentroa da CITA Fundazioa. Alzheimerra ikertzeko erreferentziazko instituzio bihurtzea da irabazi asmorik gabeko fundazio pribatuaren misioa. Horretarako, sortutako ezagutza transferitu eta balio ekonomikoa sortzen du gizartearen ongizatearen mesede.
Alzheimerraren prebentziorako partzuergo europarreko (EPAD) kide aktibo ere bada CITA Fundazioa. 11 egoitzek osatzen dute partzuergoa gaur egun, eta zenbait zentro inauguratu dira Ingalaterran, Frantzian, Herbeheretan, Eskozian, Espainian eta Suedian. Oxfordekoa (Erresuma Batua), esaterako, azkenekoa izan da ikerketako parte-hartzaileak erregistratzen. 453 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute azterketan dagoeneko, eta horien artean 417 erregistratu dira. Datozen asteetan, Europan egoitza berriak irekitzeko asmoa du EPADek.